Genzebe Dibaba

Genzebe Dibaba

(2016)
Bizitza
JaiotzaBekoji (en) Itzuli1991ko otsailaren 8a (33 urte)
Herrialdea Etiopia
Familia
Anai-arrebak
Familia
Jarduerak
Jarduerakiraupen-lasterkaria eta distantzia erdiko korrikalaria
Atletismoa
Kirol diziplinak distantzia ertaineko lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
1500 metres world record progression (en) Itzuli2014ko otsailaren 1a235,17
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua52 kilogramo
Altuera168 zentimetro
Jasotako sariak

IAAF: 14259874 Olympic.org: genzebe-dibaba Edit the value on Wikidata

Genzebe Dibaba Keneni (oromoeraz: Ganzabee Dibaabaa Qananii; amhareraz: ገንዘቤ ዲባባ ቀነኒ; Bekoji, Etiopia, 1991ko otsailaren 8a) distantzia ertaineko eta luzeko korrikalari etiopiarra da. 1500 metrotan urrezko domina irabazi zuen Pekinen 2015eko Munduko Atletismo Txapelketan eta 1500 metroko zilarrezko domina Rio de Janeiroko 2016ko Olinpiar Jokoetan. Gaur egungo munduko errekorraren jabea da 1500 metrotan (Pista estaliko zein Aire librekoa), eta pista estaliko 2000 m, 3000 m, 5000 m, milia eta milia bikoitzean. 2000 metrotan pista estaliko munduko errekor absolutua ere du Genzebek. Aire libreko aurreko marka baino azkarragoa baita. Zortzi munduko errekor hauekin, historiako edozein atleta, gizonezko edo emakumezko, munduko errekor kopuru handiena lortzearen bereizgarria du. Historiako milia korrikalari onena dela esan ohi da.

Dibaba 2012ko munduko txapelduna izan zen 1500 metro lasterketan pista estalian, eta 2014ko munduko txapelduna eta 3000 metroko estalitako munduko errekorra lortuz. Etiopia ordezkatu zuen 2012ko eta 2016ko Olinpiar Jokoetan, eta Atletismo Munduko Txapelketan bost aldiz lehiatu da. Junior bezala arrakasta ugari lortu zituen, junior mailako kroseko munduko bi titulu eta 5.000 metroko junior mailako munduko txapelketa irabazi zituen. 2014an Laureuseko Emakume Kirolaria izendatu zuten eta 2015ean IAAF-eko Munduko Kirolari onena.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy